Azpimarratu nahi dugu urtarrilean EAEko Legebiltzarrean egin zen eta Aequitas Ezgaitasun Foroak antolatu zuen “8/2021 Legearen bi urteko indarraldia: testuinguru juridikoa eta soziala” izeneko Konferentziako mahai-inguru batean izandako gure parte-hartzea, EAEko gainerako laguntza-erakundeekin batera.
Mahai-inguruaren izenburua “8/2021 Legearen alderdi praktikoak laguntza-erakundeen ikuspegitik” izan zen.
Era berean, gure laguntzaileetako batek beste mahai-inguru batean parte hartu zuen, lege berriaren eraginari eta Fundazioak jasotako laguntzari buruzko lehen eskuko testigantza emanez.





